Umeak, erabat oporretan
Gabiriako udaleku irekiko haurrek lehengo ostiralean bukatu zuten udako jarduera kanpaina. Hogei haur ibili dira, astegunetan egunero, jolasak, eskulanak eta jarduerak eginez, herrian bertan. Hiru begirale aritu dira haiekin, gabiriar gazteak hirurak.