Gabirian larunbat arratsaldean jokatu zen 25. Osinalde Bola Txapelketa. Beatriz Unzue billabonarrak irabazi du (36), birlatara berdinduta geratu zen Naiara Peñagarikanori kitarakoan irabazita. Mende laurdenean, lehen aldia da Osinalde txapelketa emaku...
Gabirian larunbat arratsaldean jokatu zen 25. Osinalde Bola Txapelketa. Beatriz Unzue billabonarrak irabazi du (36), birlatara berdinduta geratu zen Naiara Peñagarikanori kitarakoan irabazita. Mende laurdenean, lehen aldia da Osinalde txapelketa emakume batek irabazi duena.
50 bolarik parte hartu dute. Txapela orokorraz gain —bakarra zegoen, bi generoetarako—, Unzuek eraman du emakumeen lehen saria, Peñagarikanoren eta Aitziber Ugalderen aurretik.
Gizonezkoen sailkapean lehena Martzelino Agirre izan da (35), Patxi Arrondo eta Iñaki Maiz ondoren direla. Lehen gabiriarraren saria Naiara Peñagarikanok lortu du, eta gazteen Etxahun garaikurra Patxi Ormazabalek. Bikote irabazlea, Antonio Goenaga eta Migel Arrospide da (65, bien artean). Zazpikoaren saria Unzuek jaso du, eta Josu Lazkano birla jartzaileak ere bai.