'Makilari' herri aldizkariaren lehen bilera gaur izango da
GABIRIA // Gabiriako Udalaren Kultura eta Euskara Batzordeak bilera du, gaur 20:30ean, kultur etxean. Esku arteko gaiez gain, Makilari herri aldizkariaren 2019ko zenbakia prestatzen hasiko dira. Bestetik, Euskaraldiko txapak banatzen etzi hasiko dira (...
GABIRIA // Gabiriako Udalaren Kultura eta Euskara Batzordeak bilera du, gaur 20:30ean, kultur etxean. Esku arteko gaiez gain, Makilari herri aldizkariaren 2019ko zenbakia prestatzen hasiko dira. Bestetik, Euskaraldiko txapak banatzen etzi hasiko dira (19:30-21:00), kultur etxe azpian. Igandean, Errezil Sagar egunean segiko dute. Taldeko argazkia ere aterako dute, jaian (14:00).