Mausitxak irabazi du Euskal Herriko 34. Artzai Gazta txapelketa
Mausitxa gaztandegiak eraman du Euskal Herriko 34. Artzai Gazta txapelketan sari nagusia, gaur Idiazabalen. Bigarrena Kortaria infernuko gaztarentzat izan da eta Arabako Patxi Lopez de Uralderentzat hirugarrena. Publikoaren saria berriz, Nafarroako Antxonearentzat izan da.
Orain dela 12 urte irabazi zuten azkeneko aldiz Mausitxakoek, Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, eta “pozik” agertu dira jaso berri duten sariarekin. Izan ere, 40 gaztaren artean onena izan da beraiena. Txapelketara aurkeztutakoa “gazta oso ekilibratua” izan dela adierazi dute Mausitxakoek.
Goiezean ekin dio epaimahaiak aurkeztutako gazten artean onena aukeratzeari. Gastronomiaren munduko aditu, kazetari eta sukaldariek osatu dute epaimahaia, Artzain Gaztak gonbidatutako beste batzuen artean. Gutzira, 29 pertsonek osatu dute.
Gazta txapelketaren inguruan azoka ere antolatu dute. Goiz osoan zehar, arropak, gazta, eztia, sagardoa eta beste hainbat produktu erosi eta dastatzeko aukera egon da.
Aizpea gaztandegikoek ere, Urbiako larretatik trashumantzian igaro dute Idiazabalgo herrigunea.