Zuberoako Maskarada ikusi ahak izango da etzi, Idiazabalen
IDIAZABAL // Larunbatean, 18:00etan, Idiazabalgo pilotaleku zaharrean, Muskildiko (Zuberoa) herritarrek osatutako Maskarada ikusteko aukera izango da. Ioritz Imaz alkateak sare sozialetan adierazi duenez, «azken saioan, Muskildin bertan izan gin...
Asteburu honetan, Zuberoako Maskarada bertatik bertara ikusteko aukera izango da Idiazabalen. Aurten Muskildiko herritarrek izan dute Maskarada egiteko ardura, eta haiek izango dira Idiazabalera etorriko direnak. Idiazabalek Zuberoako herriarekin duen harremana dela eta, idiazabaldar talde bat bertan izan zen, maskarada ikusten. Ioritz Imaz alkateak azaldu duenez, bisita hartan, “uztailean gurean egiteko aukera” eskaini zieten. Hala, larunbat arratsaldean izango da ikuskizuna, 18:00etan, Idiazabalgo pilotaleku zaharrean.