Mausitxa gaztandegiak garaipena berretsi du Euskal Herriko sariketan
Baserritarren Egunaren barruan antolatu dute aurten, Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa. Bigarren Kortariak eta hirugarren Jabier Muñoak egin duteElgoibarko Mausitxa gaztandegiak irabazi du Euskal Herriko Artzai Gazta onenaren saria Idiazabalen. P...
Baserritarren Egunaren barruan antolatu dute aurten, Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa. Bigarren Kortariak eta hirugarren Jabier Muñoak egin dute
Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak irabazi du Euskal Herriko Artzai Gazta onenaren saria Idiazabalen. Pasa den igandean burutu zuten txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera. Aurtengoa, gazta txapelketaren 35. edizioa izan da.Beste behin ere, Mausitxakoa izan da Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako gazta txapelketetako 10 lehenak batzen dituen txapelketako onena. Bigarren postuan gelditu zen Lekarozko (Nafarroa) Kortaria gaztandegia, eta hirugarrenaren saria, aldiz, Jabier Muñoa zeraindarrak lortu zuen. Publikoaren saria, azkenik, Arruazuko (Nafarroa) Albi gaztandegiak eskuratu zuen.
Egun berean ospatu zituzten Baserritarren eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa Idiazabalen lehenengoz. Eztia, gazta, errezil sagarrak, opilak eta beste hainbat eta hainbat jaki jarri zituzten salgai tokiko ekoizleek. Horretaz gain, bisitariek bertako abeltzainen ganadua ezagutzeko aukera izan zuten: behiak, astoak eta ardiak egon ziren frontoi zaharrean, besteak beste.
Eguerdian transhumantzian igaro zen artalde bat herriko kale nagusietatik, eta horren ostean, herri kirol ikuskizuna egin zuten.
Ordizia txapeldun
Bihar, asteazkena, Ordiziako Euskal Jaietan egin ohi duten gazta txapelketako azken 10 urteotako irabazleak lehiatuko dira Ordizia Txapeldun txapelketan. Azokan izango da hitzordua, 11:00etan hasita.