Itzulpengitzako Euskadi Saria, Irene Aldasoro idiazabaldarrarentzat
Irene Aldasoro idiazabaldarrak irabazi du itzulpengintza arloko Euskadi Saria. Emily Bronteren Gailur ekaiztsuak lanaren itzulpena saritu diote. “Irene Aldasorok lortu du XIX. mendeko Yorkshireko Gailur Ekaiztsuak XXI. mendeko irakurle euskaldunarentzat gozagarri izatea, eta literatura unibertsala, beste behin ere, euskarazko prosagintzarentzat aberasgarri izatea”.
Irene Aldasoro Katarain 1955. urtean jaio zen Idiazabalen. Ingelesetik euskarara hainbat liburu itzuli ditu. 2000. urtean ere jaso zuen itzulpengintza arloko Euskadi Saria, James Joyceren Dublindarrak eleberria itzulita.