San Benito ikastolak afariak emango ditu bost egunetan
IKASTOLA // Festetan, ohiturari segiz, afari zerbitzua emango du San Benito ikastolak, San Prudentzio eraikineko jolastoki itxian. Apirilaren 22, 27, 28, 29 eta 30ean afaldu ahalko da. Ikasleen eskulan erakusketa hilaren 27an (17:00-19:00), 28an (11:00...
IKASTOLA // Festetan, ohiturari segiz, afari zerbitzua emango du San Benito ikastolak, San Prudentzio eraikineko jolastoki itxian. Apirilaren 22, 27, 28, 29 eta 30ean afaldu ahalko da. Ikasleen eskulan erakusketa hilaren 27an (17:00-19:00), 28an (11:00-13:00) eta 29an (11:00-13:00 eta 17:00-19:00) jarriko dute.