Lazkaok 2.000 metrotik gorako komertzio guneak baimendu ditu
Lazkaoko Udalbatzak, apirilaren 25eko osoko bilkuran, Arau Subsidiarioei hiru aldaketa egitea onartu zuen. Industrialdeetan 2.000 metro koadro baino gehiagoko aktibitate komertzialik ezin zen jarri orain arte. Aldaketarekin, neurri horretatik goragoko ...
Bestetik, landa eremuan, etxebizitza edo ukuilu bat egiteko orduan, desberdindu egingo dituzte Arauek bi kasuak (etxebizitza izan, ala nekazaritzarako instalazioak izan). Epaile batek, berriki, bi motatako eraikinak egiteko baldintza berak bete behar direla ebatzi du. Horrek esan nahi du, ukuilu bat eraiki nahi duenak %100 nekazaritzatik bizi beharra daukala. «Hemen ustiategi gehien-gehienak mistoak dira, eta ia inork ezingo zukeen ukuilu bat egin».
Araua aldatuta, etxebizitza eraikuntza Lurzoru Legearen 31. artikuluari lotuko zaio, eta nekazaritza instalazioak foru dekretuaren 98. artikuluari.
Udal gerakina 4,9 milioikoa
Martxoko aurreko plenoan, bestetik, 2016ko diru kontuak eta likidazioa onartu zuen udalbatzak. Udalaren gerakina 4,9 milioi eurokoa da.
2016an 953.184 euro positibo utzi zuten udal kontuek, sarrera eta gastu kopuruen aldea.