Tolosaldera joan da dantzan lehen saria
Lazkaoko 37. Dantza Suelto Txapelketarekin bukatu ziren, herenegun iluntzean, San Prudentzio jaiak. Plazako frontoiko oholtzan, 14 bikotek dantzatu zituzten fandango eta arin-arin bana. Aurreneko saria, mutilarentzat txapela eta neskarentzat lepoko zap...
Lazkaoko 37. Dantza Suelto Txapelketarekin bukatu ziren, herenegun iluntzean, San Prudentzio jaiak. Plazako frontoiko oholtzan, 14 bikotek dantzatu zituzten fandango eta arin-arin bana. Aurreneko saria, mutilarentzat txapela eta neskarentzat lepoko zapia, Aritz Maiza alegiarrak eta Maddi Bengoetxea lizartzarrak irabazi dute —argazkian—. Bigarren, Iker Sarasua-Ainara Arrizabalaga geratu dira, eta hirugarren postuan Amets Lizartza-Itziar Bastida azpeitiarrak. 14 bikoteek jaso zuten saritxo bana.