Iturgaitzaga-Hiribarren auzuneko hirigintza garapenaren barruan, Lazkaoko saihesbidea desplazatzeko eta horri loturiko beste bi lan burutzeko egitasmoa ari da itxura hartzen. Batetik, zirkulazioa dagoeneko bide-trazatu berritik ari dira bideratzen. Bes...
Iturgaitzaga-Hiribarren auzuneko hirigintza garapenaren barruan, Lazkaoko saihesbidea desplazatzeko eta horri loturiko beste bi lan burutzeko egitasmoa ari da itxura hartzen. Batetik, zirkulazioa dagoeneko bide-trazatu berritik ari dira bideratzen. Bestetik, horren azpian geratuko den Lazkaorako sarbidea, biribilgunetik aterako den adarra, eraikitzen ari da obra bereganatu zuen enpresa elkartea (Iparragirre, Iturrioz eta Orsa).
Dagoeneko ikusten da bide-adar berriaren trazatua. Errotondatik Maizpide euskaltegiaren ertzeraino luzatuko dute sarrera berria, Iturgaitzagako lehengo bidegurutzea gaindituta.
Bestetik, Maizpide alboan, Lazkaomendirako kaminopeko pasabidearen ahoa ireki dute, hilaren 5ean zulatzen hasita.