Lazkaotik Aitolara eta Erlora joango dira mendizaleak, etzi
LAZKAO // Igandeko mendi buelta Izarraitz mendizerrara egingo dute Lazkaoko Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak. 08:30ean abiatuko dira, Itzala paretik. Azkoitiko Aitola auzotik oinez irten, eta Erlora (1.026m) igoko dira. Xoxoten hamaiketakoa eg...
LAZKAO // Igandeko mendi buelta Izarraitz mendizerrara egingo dute Lazkaoko Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak. 08:30ean abiatuko dira, Itzala paretik. Azkoitiko Aitola auzotik oinez irten, eta Erlora (1.026m) igoko dira. Xoxoten hamaiketakoa egin, eta Azpeitiko kalera jaitsiko dira handik, eta 14:00etarako itzuliko dira Lazkaora. Izena gaur 14:00etarako eman behar da (636 979 154).