Campoy eta Aroca umoregileak ikusteko sarrerak salgai dira
LAZKAO // Umorezko bi bakarrizketa-ikuskizun izango dira Lazkaoko Arerian, gaztelaniaz biak. Hilaren 20an Jose Campoy ariko da, eta 27an Juan Aroca. Alex Rabanal lazkaotarrak aurkeztuko ditu bi saioak. Sarrerak salgai jarri ditu udalak. Gaur, eta hurre...
LAZKAO // Umorezko bi bakarrizketa-ikuskizun izango dira Lazkaoko Arerian, gaztelaniaz biak. Hilaren 20an Jose Campoy ariko da, eta 27an Juan Aroca. Alex Rabanal lazkaotarrak aurkeztuko ditu bi saioak. Sarrerak salgai jarri ditu udalak. Gaur, eta hurrengo bi asteetan eros daitezke, udaletxean. Saio bakarrerako sarrera 5 euro da, eta bietarako hartuz gero, 8 euro.