Pinotxori buruzko musikalerako sarrera eros daiteke Lazkaon
LAZKAO // Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak ekoitzi duen Pinotxo, hariekin lotu gabe musikala azaroaren 18an egingo dute, Arerian (17:00). Lazkao Txiki Musika Eskolako zuzendari izan zen Aitor Biain da gidaria. Musika, dantza, antzerkia eta ikus-entzun...
Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak ekoitzi duen Pinotxo, hariekin lotu gabe musikala azaroaren 18an egingo dute, Arerian (17:00). Lazkao Txiki Musika Eskolako zuzendari izan zen Aitor Biain da gidaria. Musika, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoa nahasten ditu. Sarrerak atzo jarri zituzten salgai udaletxean (10 euroan). Pertsonako lau har litezke, gehienez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.