Berdintasun alorreko urteko ekintzak landuko dituzte gaur
LAZKAO // Lazkaoko Udalak datorren urtean berdintasun alorrean egingo dituen ekintzak zehazten hasteko bilera deitu du gaurko. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan. Gaiaren inguruan interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. ...
LAZKAO // Lazkaoko Udalak datorren urtean berdintasun alorrean egingo dituen ekintzak zehazten hasteko bilera deitu du gaurko. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan. Gaiaren inguruan interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Izan ere, arlo horretan «landu eta gauzatu daitezkeen gaien eta ekintzen inguruko proposamenak» jasotzea izango da bilera horren helburua.