Joseba Irazoki musikari nafarra Lazkaon izango da gaur, hitz eta kantu
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak gaur burutuko du urteko lehenengo Hitz&Musik saioa. Ohitura duten bezala, musikari entzutetsu bat gonbidatuko dute, eta haren bizitzaz, karreraz eta gustuez elkarrizketa egingo diote.Joseba Irazoki (Bera, Nafarroa,...
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak gaur burutuko du urteko lehenengo Hitz&Musik saioa. Ohitura duten bezala, musikari entzutetsu bat gonbidatuko dute, eta haren bizitzaz, karreraz eta gustuez elkarrizketa egingo diote.
Joseba Irazoki (Bera, Nafarroa, 1974) izango da gaurko solaskidea. Musika-estilo ugari jorratu ditu, folka eta rocka nagusiki. Gitarra jotzailea da, ezeren gainetik. Baina musika psikodelikoa eta tresnen esperimentazioa ere landu izan ditu.
Musikari izaeraz haraindi, musikaren artista ere bada. Konposizioan ezezik inprobisazioan ere jarduten da, proposamen artistiko harrigarria eta sailkaezina osatuz.
Diskografia oso oparoa ondu du, eta guztira 15 disko dauzka argitaratuta. 2004an atera zuen lehenengo bilduma, Tokian tokiko. Azkena 2016an, Irudipena. Udaberriko eguzki izenekoa.
Kontzertu laburra ere bai
Hitz&Musik saioaren lehenengo partean elkarrizketa egingo diote Joseba Irazokiri. Bigarren zatian, musika elektrikoaren saio labur bat egingo du.
Gaur 18:30ean hasiko da solasaldia, Lazkaoko Gerriko soziedadean. Ordu eta erdi iraungo du denera, gutxi gora-behera, elkarrizketak eta kantaldiak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.