Kantu-jirara irtengo dira gaur ikastolako ikasleak Lazkaon
LAZKAO // San Benito ikastolak gaur ekingo dio berriz kantu-jirako ohiturari, Gabonetako oporretako etenaldiaren ondotik. Urteko aurreneko kantu saioa 11:00etan egingo dute, Lazkaoko plazan. Haurrak bi abesti denen artean abestera irtengo dira: Elurra ...
LAZKAO // San Benito ikastolak gaur ekingo dio berriz kantu-jirako ohiturari, Gabonetako oporretako etenaldiaren ondotik. Urteko aurreneko kantu saioa 11:00etan egingo dute, Lazkaoko plazan. Haurrak bi abesti denen artean abestera irtengo dira: Elurra teilatuan eta Aldapan gora. Hamar-bat minutuko kantalditxoa egingo dute, eta, ohi bezala, edozein herritar haiekin elkartzeko gonbita egin dute.