Iztueta baserrira bisita berezia antolatu dute etzi
LAZKAO // Jarduera berezi gisa aurkeztu dute Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Iztueta baserriak iganderako antolatu duten bisita. Baserri mundua gertuagotik ezagutzeko ateak irekiko dituzte. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, telefonoz 688 895 069 zen...
LAZKAO // Jarduera berezi gisa aurkeztu dute Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Iztueta baserriak iganderako antolatu duten bisita. Baserri mundua gertuagotik ezagutzeko ateak irekiko dituzte. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, telefonoz 688 895 069 zenbakian, edota korreoz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera. Helduek 8 euro eta haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte, bi orduko bisitaren trukean.