Lazkaoko festak iragartzeko irudi saritua Mari Karmen Oriak diseinatu du
San Prudentzio jaiek badute aurtengo irudia. Udaletxeko balkoian, hasieran botatzen duten txupinaren argazki bat da, artistikoki birmoldatua. Mari Karmen Oria Zabala lazkaotarrak egin du Txupifesta diseinua. Hark irabazi du Lazkaoko Udalak lehenbiziko ...
Denera, 11 lan jaso dituzte. Oriak asteazken arratsaldean jaso zuen udaletxean saria, 200 euro, Amagoia Naldaiz zinegotziaren eskutik. Epaimahaia Festa Batzordeko kideek eta bi zinegotzik osatu dute.