Lazkaoko plazako aparkalekua hustuko dute astebukaeran
LAZKAO // San Prudentzio jaietarako, barrakazaleak astelehenean hasiko dira Lazkaoko plaza alboan feria gunea muntatzen. Hori dela eta, aparkalekua hustuko du udalak, asteburuan. Bihar hesituko dute eremua, eta ordurako autorik ez uztea eskatu dute. Ma...
LAZKAO // San Prudentzio jaietarako, barrakazaleak astelehenean hasiko dira Lazkaoko plaza alboan feria gunea muntatzen. Hori dela eta, aparkalekua hustuko du udalak, asteburuan. Bihar hesituko dute eremua, eta ordurako autorik ez uztea eskatu dute. Maiatzaren 3ra arte egongo da itxita. Aparkalekura sartzeko, berriz, kiroldegi aldetik soilik joan ahalko da, Elosegi kaleko bidea itxiko dutelako.