Lazkaomendirako bidean ur erretenak eraikitzen ari dira
LAZKAO // Lazkaotik Lazkaomendira igotzeko Gi-3491 errepidean bide bazterrak egokitzeko lanak burutzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Duela hilabete bat hasi ziren zementuzko ur erretenak eraikitzen. Iztuetazpikoa baserri paretik Otermintxiki baserri...
LAZKAO // Lazkaotik Lazkaomendira igotzeko Gi-3491 errepidean bide bazterrak egokitzeko lanak burutzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Duela hilabete bat hasi ziren zementuzko ur erretenak eraikitzen. Iztuetazpikoa baserri paretik Otermintxiki baserri bururaino ari dira lanetan, zenbait zatitan. Zirkulazioa semaforo bidez erregulatzen dute.