Ulma Piping-ek guztiz bereganatu du Ulma Lazkao Forging
LAZKAO // Oñatiko Ulma kooperatibako parte izatera igaro da Lazkaoko Zubierreka industrialdean dagoen Ulma Lazkao Forging enpresa, eta bazkide bihurtuko dira 60 langileak. Ulmak 2010ean erosi zuen Forjas Lazkao. Integrazioa osatu du orain.