Zikoinak Lazkaotik datoz
40 bat zikoin agertu dira Lazkaon goizaldean
Turista bitxiak agertu dira gaur Lazkaon. Goierri inguruetako beroek erakarrita, 40 bat zikoina azaldu dira gaur goizaldean Lazkaon. Ohikoa izaten da ugaltze garaian zikoinak talde handietan pilatzea. Gainera, Euskal Herria inguru aproposa da hegazti hauentzat.