Lazkaoko Udalak bi peoi hartzeko deialdia egin du
LAZKAO // Lazkaoko udal brigadan aritzeko, bi langile hartuko dituzte, sei hilerako. Lanbiden eman behar dute izena interesatuek, urriaren 22rako. Goierrin erroldatua egon, B gidabaimena eduki, eta lan tresnak erabiltzen jakin behar dute hautagaiek.