Galesean adituak, esperientzia jakiten
Gales hizkuntzaren arloan ari diren adituen talde bat Lazkaoko Maizpide euskaltegian izan zen, asteartean. Helduen euskalduntzean Euskal Herrian egindako lana interesatu zaie, bereziki. Galesen, bertako hizkuntzak 750.000 hiztun ditu. Taldean izan dira...
Gales hizkuntzaren arloan ari diren adituen talde bat Lazkaoko Maizpide euskaltegian izan zen, asteartean. Helduen euskalduntzean Euskal Herrian egindako lana interesatu zaie, bereziki. Galesen, bertako hizkuntzak 750.000 hiztun ditu. Taldean izan dira Galesaren Zentro Nazionaleko, Galeseko Unibertsitate Nazionaleko, Nant Gwrtheyrn barnetegiko eta BBC telebista publikoko arduradunak.