Gurutzeko lurpeko garajeen zozketa bihar egingo dute
LAZKAO // Lazkaoko Gurutze auzuneko 1 eta 2 dorreen pareko plazatxoan, lurpeko 34 garaje eraikitzeko prozesua aurrera doa. Udalak eraikuntza proiektua lehiaketara atera zuen, eta Murias eraikuntza enpresak hartu du lanak burutzeko eta garajeak saltzeko...
LAZKAO // Lazkaoko Gurutze auzuneko 1 eta 2 dorreen pareko plazatxoan, lurpeko 34 garaje eraikitzeko prozesua aurrera doa. Udalak eraikuntza proiektua lehiaketara atera zuen, eta Murias eraikuntza enpresak hartu du lanak burutzeko eta garajeak saltzeko ardura. Izena emandako erosleen artean, bihar 19:00etan egingo dute garajeen zozketa, udaletxean.