Goierriko Birarekin segiko dute lazkaotar mendizaleek
LAZKAO // Amalur mendizale elkarteak Goierriko Biraren beste etapa bat osatuko du, igandeko mendi irteeran. Zumarragako Antioko baselizatik abiatu, eta Mandubian (Itsaso) amaituko dute ibilaldia. 9 kilometro eta 3,5 ordu dira. Beloki, Izazpi, Atxurtza ...
LAZKAO // Amalur mendizale elkarteak Goierriko Biraren beste etapa bat osatuko du, igandeko mendi irteeran. Zumarragako Antioko baselizatik abiatu, eta Mandubian (Itsaso) amaituko dute ibilaldia. 9 kilometro eta 3,5 ordu dira. Beloki, Izazpi, Atxurtza eta Kizkitza gainetara igoko dira, bidean. Itzala taberna paretik 08:30ean irtengo dira, eta 13:30erako itzuli.