Nerea Perezek zinegotzi kargua utziko du
LEGORRETA // Nerea Perezek zinegotzi kargua utziko du ofizialki bihar egingo den osoko bilkuran, eta Iñigo Lasak hartuko du haren tokia. Ondoren, hauteskunde batzordeari bidaliko zaio Lasa izendatzeko eskaria, eta, erantzuna jaso eta gero, abenduko os...
LEGORRETA // Nerea Perezek zinegotzi kargua utziko du ofizialki bihar egingo den osoko bilkuran, eta Iñigo Lasak hartuko du haren tokia. Ondoren, hauteskunde batzordeari bidaliko zaio Lasa izendatzeko eskaria, eta, erantzuna jaso eta gero, abenduko osoko bilkuran hartuko du kargua ofizialki. 2015eko hauteskundeetan, zortzigarren tokian aurkeztu zen EH Bilduren zerrendan Lasak. Bilkuran, plaza inguruan lokal bat erosteko deialdia egiteko baldintza pleguak eta lokala erosteko mailegua eskatzea onartuko da, besteak beste.