Etxebizitza eskubidearen gaia jorratuko dute aurten. Lau eguneko ekintza egitaraua prestatu dute. Poker txapelketarekin hasiko dituzte gaur festak
Gaur hasiko dira Legorretako Gazte Asanbladak antolatutako 19. Gazte festak, egitarau oparoa rekin. Aurten, etxebizitza eskubidearen inguruko lanketa egingo dute.
Poker txapelketarekin hasiko dituzte aurtengo festak, gaur bertan. 17:30ean ekingo diote txapelketari, herriko plazan jarri duten karpan. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute, karpan, 17:00etatik aurrera.
Ostegunean, buruhandiak 18:30ean eta
Ciutat morta dokumentalaren emanaldia herri antzokian 21:30ean. Okupazioaren gaia jorratzen duen dokumentala da Legorretara ekarritakoa.
Okupazioaren gaia alde batera utzi gabe, ostiralean etxebizitzaren inguruko mahaingurua antolatu dute Errekaleorreko lagunekin, 17:00etan, karpan bertan. Jarraian, txapel poteoa egingo dute. 21:30ean afari autogestionatua, eta segidan, Malizia eta Las Tipex taldeen kontzertua izango da.
Aurtengo gazte festetako azkeneko egunean, larunbatean, hilaren 4an, bazkari herrikoia egingo dute. 17:30ean Karrojokupoteoa egingo dute. Legorreta eta Guadaluperen artean jokolehiaketa egingo dute tabernaz taberna. TPR, Zartako eta Eztanda taldeek egingo duten kontzertuarekin amaituko dira gazte festak, parranda giroan.