Berdinbideanen 37 udalerri txiki ari dira lanean
Berdinbidean programaren helburua da lurraldeko 10.000 biztanle beherako herriei berdintasun politikak garatzeko eta indartzeko laguntza eskaintzea, beraien errealitatera moldatuz eta banakako berdintasunarekin planifikazioak egiten lagunduz. Orain art...
Orain arte 37 udalerrik parte hartu dute egitasmo horretan. Guztira, bertan bizi diren 60.000 gipuzkoarrengan izan du eragina programa horrek, eta kopuru hori handitzeko helburuarekin, Aldundiak mankomunitateetan udal txikiekin lan saioak egin ditu eta 2018-2019 urteetarako eskaintza egin die.
Legorretaz gain, Goierriko hainbat udalerrik ere parte hartzen dute egitasmoan, Zaldibiak, Lazkaok eta Segurak tartean.