Donosti Berri eta Ulma garaile Legorretako txirrindu proban
Pasa den larunbatean Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txirrindu Txapelketa jokatu zen Legorretan. Bi kategoriatan jokatu zen txapelketa. Kadete mailan 17 talde eta junior mailan 11 aritu ziren. Goierriko hainbat taldek ere parte zuten.Junior mailako leh...
Junior mailako lehia izan zen lehena eta 34,4 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, Legorretatik abiatuta. Helmuga ere, Legorretan kokatu zuten. Donoti Berri taldeak irabazi zuen. Goierriko bi taldek ere parte hartu zuten juniorren kategorian. Ampoko-Goierrikoak bigarren postuan geratu ziren eta Bellota-Goierri, zazpigarrenean.
Jarraian, kadete mailako txirrindulariak txandaka atera ziren. Legorretako plazako irteeratik 25 kilometrotik gorako ibilbidea egin behar izan zuten. Oñatiko Ulma taldekoek egin zuten denborarik onena. Kadeteen artean ere Goierriko hainbat taldek parte hartu zuten. Beasaingo Caja Rural-Ikolan taldekoek hirugarren postua eskuratu zuten eta Goierri garaiko Zatikakoek, berriz, hamabigarren egin zuten sailkapen nagusian.