Kontzertu ziklorako bonoak erosteko azken eguna da gaur
LEGORRETA // Gaur da udazkeneko kontzertuetarako bonoa erosteko azken eguna. 15 euro balio du bono lagunduak (ikasle, langabe eta jubilatuentzat), eta 20 euro besteak (langileentzat). Lau kontzertutara joateko aukera ematen du bonoak. Lehenengo saioa g...
LEGORRETA // Gaur da udazkeneko kontzertuetarako bonoa erosteko azken eguna. 15 euro balio du bono lagunduak (ikasle, langabe eta jubilatuentzat), eta 20 euro besteak (langileentzat). Lau kontzertutara joateko aukera ematen du bonoak. Lehenengo saioa gaur izango da. Don Inorrez eta Birkit taldeek joko dute, 22:30etik aurrera, Herri Antzokian. Hurrengo saioa datorren urriaren 26an izango. Egun horretan Kepa Junkera eta Sorginak izango dira.