Osasuntsu mantentzeko egitarau oparoa 65 urtetik gorakoentzat
Adineko pertsonen osasun fisikoa, kognitiboa eta soziala zaintze aldera, Legorretako Gizarte Zerbitzuen sailak egitarau oparoa antolatu du. 65 urtetik gorako herritarrentzat da eskaintza.Astelehenetan eta asteazkenetan, memoria landu, gizarte gaiak azt...
Astelehenetan eta asteazkenetan, memoria landu, gizarte gaiak aztertu, erlaxazio teknikak ikasi eta harreman sozialak indartzeko tailerra antolatu dute. Tailerra 16:00etatik 18:00etara izango da.
Soinketa ikastaroa ere antolatu dute. Honakoa, astearteetan 10:30ean izango da. Bestalde, Pikuak kalera egitasmoa jarriko dute abian. Ostegunero, ibilaldia egingo dute, 10:30ean udaletxeko arkupetik aterata.
Tailer edo egitasmoaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, 943 08 52 90 telefono zenbakira deitu behar da.