Pilota eskolan izena emateko aukera irailaren 16ra arte da
OLABERRIA // Olaberriko Udalak irekita dauka 2016-17 ikasturtean pilota eskolan aritzeko izen-emate epea. Irailaren 16an bukatuko da. Astean bi orduz ariko dira, eta hilean 25 euro da kuota. 2010etik atzera jaiotakoentzat da. Irailean proba egingo diet...
OLABERRIA // Olaberriko Udalak irekita dauka 2016-17 ikasturtean pilota eskolan aritzeko izen-emate epea. Irailaren 16an bukatuko da. Astean bi orduz ariko dira, eta hilean 25 euro da kuota. 2010etik atzera jaiotakoentzat da. Irailean proba egingo diete, bakoitzaren maila ikusteko. Urritik ekainera izango da ikastaroa. Txapelketetan ere parte hartuko dute, sasoian zehar. Gutxienez 8 lagun elkartu beharko dira, eskola hasteko.