Hasi da Olaberriko liburutegian bazkide izateko kanpaina
OLABERRIA // Udal bibliotekako bazkide ez diren olaberritarrentzat, karneta ateratzeko deialdi berezia egin du Olaberriko Udalak. Eskaera-orria bete, adin txikikoen kasuan gurasoek sinatuta eraman, eta Nortasun Agiriarekin batera udaletxean utzi behar ...
OLABERRIA // Udal bibliotekako bazkide ez diren olaberritarrentzat, karneta ateratzeko deialdi berezia egin du Olaberriko Udalak. Eskaera-orria bete, adin txikikoen kasuan gurasoek sinatuta eraman, eta Nortasun Agiriarekin batera udaletxean utzi behar da. Mailegu zerbitzua eta Euskadiko Liburutegi Sarea erabili ahalko dute. Bazkide berriei liburuak oparituko dizkiete.