Ihurren beste lan bat egitea onartu du Olaberriko Udalak
OLABERRIA // Ihurreko auzunea udal jabetzara igaro zenean hasitako urbanizazio berrikuntzari segimena emango dio Olaberriko Udalak. Aurreko osteguneko ezohiko osoko bilkuran onartu zuen Cari de la Cruz kaleko 22-36 zenbakien artean kalea berritzea. Lan...
OLABERRIA // Ihurreko auzunea udal jabetzara igaro zenean hasitako urbanizazio berrikuntzari segimena emango dio Olaberriko Udalak. Aurreko osteguneko ezohiko osoko bilkuran onartu zuen Cari de la Cruz kaleko 22-36 zenbakien artean kalea berritzea. Lana lehiaketara atera zuen, atzo, kontratazio prozedurari hasiera emanez. 495.400 euroko (gehi BEZaren 104.034 euro) aurrekontua du lizitazioak, eta bost hileko egite-epea.