Olaberrian zabor tasa %2 haziko da, eta ludoteka ere igoko da
OLABERRIA // Olaberriko Udalbatzak urriaren 19an onartu zuen 2018ko udal tasa eta zerga araudia. Zabor bilketaren tasa %2 igoko zaie zergadunei, Sasietak udalari aplikatuko diona. Ludoteka zerbitzuan, haur udalekuak eta nerabe udalekuak 5 euro garestit...
OLABERRIA // Olaberriko Udalbatzak urriaren 19an onartu zuen 2018ko udal tasa eta zerga araudia. Zabor bilketaren tasa %2 igoko zaie zergadunei, Sasietak udalari aplikatuko diona. Ludoteka zerbitzuan, haur udalekuak eta nerabe udalekuak 5 euro garestituko dira bazkideentzat (10 euro besteentzat). Gazte udalekuak, berriz, 15 euro igoko dira. Kultura arloan ez da igoerarik izango, baina baldintza batzuk aldatuko dituzte.