Olaberriko Castillon biribilgunea egiten hasi da aldundia
OLABERRIA // Aurreko astean seinaleztatu, eta aste honetan ekin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Castillo, Landu eta Bikain artean biribilgunea egiteari. N-1 eta Gi-2632 errepideen lotunea hobetuko dute, gaur egungo bidegurutzea 30 metroko diametrodun bir...
OLABERRIA // Aurreko astean seinaleztatu, eta aste honetan ekin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Castillo, Landu eta Bikain artean biribilgunea egiteari. N-1 eta Gi-2632 errepideen lotunea hobetuko dute, gaur egungo bidegurutzea 30 metroko diametrodun biribil bihurtuta. Errail bakarra izango du eraztunak. Urbycolan enpresak egingo ditu lanak, 252.494 eurorekin (gehi 53.023 BEZa). Bi hilabete eta erdikoa du epea.