Olaberrian bihar irekiko da etxebizitza berrien eskaera epea
OLABERRIA // Ihurreko eskola zaharretan egin behar diren etxebizitzetarako eskabidea aurkezteko epea irekiko du udalak bihar. Hilabetez izango da beharrezko eranskinak entregatzeko aukera, martxoaren 2ra arte alegia. Olaberriko Udaleko idazkaritzan aur...
OLABERRIA // Ihurreko eskola zaharretan egin behar diren etxebizitzetarako eskabidea aurkezteko epea irekiko du udalak bihar. Hilabetez izango da beharrezko eranskinak entregatzeko aukera, martxoaren 2ra arte alegia. Olaberriko Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira eskariak. Bete beharreko baldintza eta proiektuaren informazio guztia, udalaren webgunean dago eskuragarri.