Arriskutsu izan litezkeen txakurrez ohartarazi du udalak
OLABERRIA // Arriskutsu katalogatuta dauden zenbait txakurren «portaeragatik» kexak jaso dituela eta, jabeen betebeharrak gogorarazi ditu Olaberriko Udalak. Bando bidez, jabeei oroitarazi die txakurrak edukitzeko administrazio-baimena eta Animalien U...
OLABERRIA // Arriskutsu katalogatuta dauden zenbait txakurren «portaeragatik» kexak jaso dituela eta, jabeen betebeharrak gogorarazi ditu Olaberriko Udalak. Bando bidez, jabeei oroitarazi die txakurrak edukitzeko administrazio-baimena eta Animalien Udal Erregistroko agiria aldean eraman beharra dauzkatela. Muturrekoarekin, eta kate edo uhal gogorrarekin lotuta erabili behar dira, inoiz ez aske. Pertsona batek ezin du animalia bat baino gehiago eraman.