Festetako eta udako kiroletan izen-ematea ireki dute Olaberrian
Olaberrian San Joan jaietarako ekitaldiak prestatzen ari dira. Ekainaren 22tik 24ra ospatuko dituzte festak. San Joan pilota txapelketan izen-ematea ireki dute, 2005-2012 artean jaiotako olaberritarrentzat. Izena biharko eman behar da, udaletxean. Kanp...
Haurren krosa ekainaren 23an da, 17:00etan, 2006-2015 artekoentzat. Adinka bereiziko dituzte distantziak. Izena biharko eman behar da, udaletxean. Krosaren ondoren zinta karrera egingo dute; orduan apuntatuko dira.
Hiruko saskibaloi txapelketa, berriz, ekainaren 22an da, 16:00etan. Izena ostiralerako eman behar da, jolas txokoan. Hamar urtetik gorakoentzat da.
Tenis eskola udan Ihurren
Olaberriko Tenis Eskolak ere udan ekingo dio ibiliari, Ihurreko pistetan (igerilekuaren alboko kirol gunean). Lau urtetik aurrerako umeek, gazte, heldu eta enpresentzat klaseak emango ditu irakasle titulatu batek. Hastapen, teknifikazio eta lehiaketa mailak emango ditu.
Kirol ugariko ikastaroak ere emango dituzte, 4-16 urte artekoentzat, ekainetik abuztura.