Motorshow ikuskizuna eta auto lasterketak izango dira Olaberrian
Olaberriko automobilismo zirkuituan Motorshow ikuskizuna egingo dute, igandean, denboraldi amaierako festa modura. Drifting, kart cross eta atzeko trakziodun ibilgailuen lasterketak izango dira, igandean 10:00etatik 17:00etara. Sarrera 5 euro kobratuko...
Euskal Herriko eta atzerriko auto txapelketetan lehiatutako 32 pilotuk parte hartuko dute. Lehiaketa ofizialerako 11 gidari daude izena emanda, BMW autoekin gehienak. Drifting erakustaldian beste zortzi pilotu ariko dira, kart crossekoan zazpi eta txandetan bost.
Zirkuituko ateak 09:00etan irekiko dituzte. Goi mailako autoen erakusketa egongo da, sarreran: BMW, Lancia, Mercedes, Porsche, Maseratti eta Bentley markak jarriko dituzte. Paddocka ere zabalduko dute ikusleentzat, lasterketa- utoak gertutik ikusteko.