Olaberriko haurrak Euskaraldiarekin
Olaberriko Herri Eskolan ere bizi-bizi ospatu eta landu dute Euskaraldia. Astelehenean bukatu zuten ekimen berezia, eta aurreko 11 egunetan hamaika lantxo, ekitaldi eta jarduera egin dituzte, euskararen erabilera bizkortzeko. Egunero euskarazko abesti ...
Olaberriko Herri Eskolan ere bizi-bizi ospatu eta landu dute Euskaraldia. Astelehenean bukatu zuten ekimen berezia, eta aurreko 11 egunetan hamaika lantxo, ekitaldi eta jarduera egin dituzte, euskararen erabilera bizkortzeko. Egunero euskarazko abesti bana jarri diete geletan haurrei. «Gogotsu jarraituko dugu euskarari arnasa emanez», adierazi dute agurreko juntadizoan —irudian—.