Gipuzkoako hiri hondakinak Mutiloako Lurpe zabortegira eramateko erabakiaren aurka protesta egin zuten atzo Ormaiztegin. Hainbat minutuz bidea moztu zieten hondakinak garraiatzen dituzten kamioiei, Birziklapenari bai, Goierri ez dago salgai lemadun pa...
Gipuzkoako hiri hondakinak Mutiloako Lurpe zabortegira eramateko erabakiaren aurka protesta egin zuten atzo Ormaiztegin. Hainbat minutuz bidea moztu zieten hondakinak garraiatzen dituzten kamioiei,
Birziklapenari bai, Goierri ez dago salgai lemadun pankartarekin. Goierrin ez daudela «gaizki bereizi eta inolako tratamendurik jaso ez duen Gipuzkoa osoko zaborra» jasotzeko prest azaldu dute, eta erabakia «herri borondatea aintzat hartu gabe eta tokiko erakundeen burujabetza zapalduz» hartu dela. Bide horretan, «lanean eta borrokan» jarraitzeko asmoa agertu dute, eta Gipuzkoak hondakinen gaian «irtenbide adostu eta partekatu bat» behar duela aldarrikatu dute.