Igandean Liernin erromeria ospatuko dute egun osoz
Ormaiztegiko eta Mutiloako udalek elkarlanean antolatuta, igandean Liernin erromeria ospatuko dute. Jaia 11:30ean hasiko da eta iluntzeraino luzatuko da.Salda eta txorizo egosia dastatuko dute erromeriaren hasieran, 11:30etik aurrera. Ondoren, 12:30ean...
Salda eta txorizo egosia dastatuko dute erromeriaren hasieran, 11:30etik aurrera. Ondoren, 12:30ean haurrentzako jokoak egongo dira eta 13:00etan meza nagusia izango da, bertan Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzako kideek kantatuko dute.
Bazkari herrikoian arkumea txilindron erara jango dute aurtengoan eta haurrentzako menu berezia ere izango da: makarroiak.
Bazkalostean Golden DJs-en eskutik erromeria giroari musikarekin eta dantzarekin segida emango diote.
Jaiaren amaierarako gorde dute Lierniko XXI. Toka txapelketa herrikoia. Izena aurretik eman beharko dute parte hartzaileek. Lehiaketa 18:00etan hasiko da eta izena 17:45etik aurrera eman behar da. Txapeldunak bi lagunentzako otordua irabaziko du erromeriaren babesle den Mujika jatetxean.
Hainbat ohar
Udalek Lierniko erromeriara joan nahi dutenei oinez igotzeko gomendioa egin diete, edo autoz joanez gero autoak betetzeko ahalegina egitea.
Bazkarirako nork bere mahaiak eta aulkiak igo beharko ditu. Kamioiak 11:00etan jasoko dituela eta 19:30ean jaisteko aukera emango dutela ohartarazi dute. Parrillak erabili ahalko direla ere adierazi dute.