Ekaitza, euria eta txingorra
Esanda zegoen, baina sekulakoa bota zuen atzo. Gaueko 22:00etatik aurrera ekaitz giroa zabaldu zen Goierri aldean, eta euri-jasaz gain, txingorra ere bota zuen zenbait unetan. Ormaiztegin hartutako irudi hauek dira horren adibide.
Euskalmetek emandako datuen arabera, %100eko hezetasuna izan zen gaueko 21:00etatik 00:00etara bitartean. Zegaman ez zuten halako euri kopuru handirik jaso, 6,1 litro (22:00-23:00). Ordizian berriz, 19,4 litro jaso zituzten; 22:40an izan zen punturik gorena; hamar minutuan, 6,5 litro jaso zituzten.