Lierniko erromeria jendetsua izan da
Eguraldia lagun, giro onean ospatu dute ormaiztegiarrek eta bisitariek aurtengo Lierniko erromeria, igandean. Topaketa jendetsua izan da, eta ohiko ekintzekin girotu dute. Tartean, Liernin jada klasikoa den 22. Toka txapelketa egin dute eta, oraingoan,...
Eguraldia lagun, giro onean ospatu dute ormaiztegiarrek eta bisitariek aurtengo Lierniko erromeria, igandean. Topaketa jendetsua izan da, eta ohiko ekintzekin girotu dute. Tartean, Liernin jada klasikoa den 22. Toka txapelketa egin dute eta, oraingoan, Josu Ezkurdiak irabazi du. Sari bakarra ematen dute lehiaketan; hain zuzen, bi lagunentzako bazkaria Lierniko Mujika jatetxean.