Ormaiztegin Baratze Eguna lehiaketarik gabe egingo dute aurten
Bihar Barazki Eguna ospatuko dute Ormaiztegin. Karpan izango da, 18:00etatik aurrera. Aurrekoetan bertako barazki ekoizleen arteko lehiaketa egin dute, sukaldaritza ikastaroarekin batera. Aurten, ordea, ez dute herritar nahikok izena eman, eta lehiak...
Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak gidatuko du ikastaroa eta parte hartzen duten ormaiztegiarrei sukaldaritzaren hainbat sekretu eta giltza emango dizkie. Behin ikastaroa bukatutakoan, egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Pintxo dastaketa 19:30etan hasiko da, karpan bertan.