Festen estreinaldia, dotorea
Elegante Eguna eta umeen danborrada izan dira Ormaiztegiko festen lehen asteburuko ekitaldi nagusiak. Hiru eguneko atsedena eta gero, ostegunean ekingo diete berriz jaieiElegante, ezin dotoreago hasi dituzte festak Ormaiztegin. Eguraldia bera ere dotor...
Elegante Eguna eta umeen danborrada izan dira Ormaiztegiko festen lehen asteburuko ekitaldi nagusiak. Hiru eguneko atsedena eta gero, ostegunean ekingo diete berriz jaiei
Elegante, ezin dotoreago hasi dituzte festak Ormaiztegin. Eguraldia bera ere dotore portatu da, eta ez du festarako oztoporik jarri. Ostiraleko parrandak eta larunbateko Elegante Egunak markatu dute San Andres jaien atarikoa. Igandean, berriz, umeen danborrada eta dantza saioa izan zituzten. Jaiek atseden hartuko dute, baina ez dute adiorik esango, ostegunetik aurrera, festa giroa bueltatuko baita Ormaiztegiko kaleetara.Bainuetxearen garaiko dotoreziara bueltatu zen herria larunbatean. XIX. mendera begira jarri zirenetik, seigarren urtez egin dituzte Eleganteen juntadizoa eta desfilea. Auto klasikoen erakusketa eta photocall-a ere ez dira falta izan.
Igande eguerdian, umeen danbor hotsek hartu zituzten herriko kaleak. Haur eta guraso artean, jende asko bildu zen martxan. Beste horrenbeste gertatu zen arratsaldean ere, Goruntz dantza taldeak emanaldi jendetsua eskaini baitzuen frontoian.
Helduena, ostegunean
Umeen danborradaren ondotik, helduenak hartuko du lekukoa, ostegunean. Aurten gainera, ordutegi berriarekin dator; iluntzeko 20:00etara aldatu baitute. Afalondoan egiten zuten lehen, eta orain, danborradaren ibilbidea bukatu eta gero eseriko dira mahaian. Kalean danborrada ikusten herritar gehiago biltzea espero dute, horrela.
Hiru eguneko atsedenaren ondoren, ostegunean itzuliko da festa giroa Ormaiztegira. Danborradaren aurretik ordea, umeen kalejira (16:30) eta askaria egingo dituzte. Eta 19:00etan, ikurriña altxatu eta festei hasiera emango dien suziria botako dute. Buruhandiek eta Urolatarrak txarangak alaituko dute giroa.