Goierri saskibaloi taldea BKLri nagusitu zaio
URRETXU // Goierri saskibaloi taldea BKLri nagusitu zitzaion larunbatean. Partida orekatua izan zen. 40 segundoren faltan beasaindarrak aurretik jarri ziren, baina Iñakiren hirukoari eta Telmoren jaurtiketa libreei esker, Urretxu eta Zumarragakoak nag...
URRETXU // Goierri saskibaloi taldea BKLri nagusitu zitzaion larunbatean. Partida orekatua izan zen. 40 segundoren faltan beasaindarrak aurretik jarri ziren, baina Iñakiren hirukoari eta Telmoren jaurtiketa libreei esker, Urretxu eta Zumarragakoak nagusitu ziren. Goierri laugarren postuan kokatu da. Hurrengo partida Urretxun jokatuko dute: larunbatean 18:00etan, San Cernin liderraren aurka.